"Liburutegi espazio berriak" jardunaldia

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 31
  • "Liburutegi espazio berriak" jardunaldia

Espazioaren garrantzia José Pablo Gallo Leónek bere liburuan ("Espacios de biblioteca: presente y futuro") azaltzen digun bezala, diseinu on bat funtsezkoa da liburutegiaren kudeaketarako. Gai honetan gehiago sakontzeko, jardunaldi bat egingo dugu maiatzaren 31n Bilboko La Perrera gunean. Bertan, liburutegi espazioei buruz hitz egingo da ikuspuntu desberdinetatik eta tailer praktiko bat ere egingo da Santi Romero arkitekto katalanaren eskutik. Jardunaldia dohainik izango da baina aurrez izena eman beharko da. Streaming bidez ere emango da, baina tailerra aurrez aurre bertaratzen direnentzat bakarrik izango da.

Helburuak

Liburutegi-kudeatzaile batek aurre egin behar dion erronkarik handienetako bat espazio berri bat berriro diseinatzea edo eraikitzea da.

Hain zuzen, José Pablo Gallo León berak parte hartuko duen jardunaldi honen helburu nagusia; liburutegien eremuko joera berriei buruz hitz egingo digu adituak. Jarraian, Ferran Burguillos, Bartzelonako Liburutegien Partzuergoko gerentea etorriko da, eta egungo liburutegien ikuspegi funtzionalagoa eskainiko digu. Ondoren, Bartzelonako Gabriel García Márquez liburutegiaren proiektu globala ezagutuko dugu, Neus Castellano zuzendariaren eta Elena Orte proiektuaren arkitekto arduradunaren eskutik.

Horri guztiari etxeko ikuspegia gehitu nahi diogu, hurbilagokoa. Errenteriako Lekuona Fabrikaren esperientziak eta Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak proiektatzen duen eraberritze proiektua ezagutuz egingo dugu hori. Horretarako, Oihana Aristondo Lekuona Fabrikako udal liburutegiko arduradunaren eta Enrique Uriarte Igancio Aldecoa Kultur Etxeko arduradunaren arteko solasaldia izango dugu.

Amaitzeko, arratsaldean, tailer praktiko bat egingo dugu Santi Romero arkitektoaren eskutik.

Nori zuzendua

Jardunaldi honen izaera oso transbertsala da. Liburuzainentzat ez ezik, erakunde publikoetan zein pribatuetan liburutegien kudeaketaren ardura duten departamentuetako profesionalentzat nahiz hirigintza edo arkitektura esparruko arduradun teknikoentzat oso jardunaldi interesgarria izango da, baita liburutegien edo kulturguneen proiektu arkitektonikoak garatzen dituzten enpresentzat ere.

Egitaraua

- 9:00:9:15: ONGIETORRIA

HITZALDIAK (presentzialki+streaming):

- 9:15-10:00: Beste batzuengandik ikasiz: liburutegien diseinuko joerak: José Pablo Gallo León. Alacanteko Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria eta Espacio de biblioteca: presente y futuro (UOC, 2022) liburuaren egilea

- 10:00-10:45: Bartzelonako liburutegien eredu arkitektonikoaren arrakastaren gakoa: Ferran Burguillos. Bartzelonako Liburutegien Partzuergoko kudeatzailea.

KAFEA (10:45-11:30)

ELKARRIZKETAK (presentzialki+streaming):

- 11:30-12:30: Proiektu arkitektonikoa: 

  • Elena Orte. Gabriel García Márquez Liburutegiko arkitektoa, SUMA Arquitectura
  • Neus Castellano. Gabriel García Márquez Liburutegiko zuzendaria

- 12:30-13:30: Bertako esperientziak:

  • Oihana Aristondo. Errenteriako (Gipuzkoa) Lekuona Fabrikako liburutegiko arduraduna
  • Enrique Uriarte. Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko zerbitzuburua (Gasteiz)

BAZKARIA (13:30-15:30) (Catering)

TAILERRA (presentzialki):

- 15:30-17:30: Liburutegi bateko espazioak egokitu eta hobetzea. Tailerra Santi Romeroren eskutik. Arkitektoa, liburutegi-arkitekturako aholkularia, hizlaria eta irakaslea.

Programa jeitsi
aldee.eus

Laburrean

Non