"DULCINEA, Reina de la Mancha"
Kixotada bat kontatuko dizugula pentsatuko duzu, ezta? Agian bai… edo ez Erdipurdiko artista talde batek abentura bat hastea erabaki du herrialdea zeharkatu eta Iparraldeko herri batean antzezteko. Bitartekorik gabe, trebetasuna baino fantasia eta ilusio handiagoarekin, lilura sortu nahi dute beren artearekin, edo behintzat horixe da beren irrika. Txaloak baino ez dituzte nahi, munduan izan nahi dutena izan ahal izateko leku bat. Ibilbide honetan istorio alai eta tristeak aurkituko ditugu; etxean ibiltzeko moduko glamourra, abestiek, purpurinak eta irribarre batek lagunduta.
Talde honetako kideak gazte-gazteak zirela hasi ziren antzerki-munduan Esperanza Gómez irakasle eta zuzendariaren eskutik. Orain, 11 urteren ondoren, hazi egin dira, ikasi egin dute eta ilusioa eta lanerako gogoa gorde dituzte. Antzerki-ibilbide horretan fantasiarekin pixka bat esperimenatu, eta kezkak partekatu eta eszenara eraman dituzte. Orain “ia musikal bat” den lan batekin ausartuko dira.
- Iraupena / Duración: 75 minutu / minutos
- Konpainia / Compañía: TALLER DE TEATRO GAZTELEKU
- Egilea eta Zuzendaria / Autoría y Dirección: Esperanza Gómez Herce
- Antzezleak / Intérpretes: Miembros Taller Gazteleku
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaTALLER DE TEATRO GAZTELEKU
- Data 2024(e)ko Maiatzak 31
- Ordutegia19:30
- Lekua Sestaoko Musika Eskola
Gran Vía 13
Sestao - Zenbatekoa6€
- HizkuntzaGaztelania
- Web Sestaoko Musika Eskola


