Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2024: finala

Arrigorriaga 2024(e)ko Maiatzak 25
  • Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2024: finala

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: finala

Goizeko 10:00etatik aurrera, eskolarteko finalak jokatuko dira, eta arratsaldean hasita, taldekako finalaurrekoak eta finala. Bazkaria ere egingo da.

Maiatzaren 25ean, egun osoko jaia izango da Arrigorriagan; izan ere, Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia herrian izango da. Goizean, Eskolarteko finalak jokatuko dira: 10:00etan Bizkaiko Eskolarteko idatzizko finala izango da eta 11:30ean, berriz, bat-bateko finala. Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo da eskolan. Bazkari-txartelak salgai daude dagoeneko helbide honetan: https://labur.eus/DBbbj 

Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoak bazkalostean hasiko dira eta gauera arte luzatuko dira. Lehenengo finalaurrekoa eskolan izango da 16:00etan, eta ondorengo biak kalean: bata 17:30ean eta bestea, 19:00etan. Finala, aldiz, Elizondo tabernan egingo dute 22:00etan

Bertsolariak:

  • Kelemene Abaitua
  • Iradi Barrenetxea
  • Enara Gallastegi
  • Aiala Irurtia
  • Naroa Iturrioz
  • Naroa Jaio
  • Garazi Uriarte
  • Ekhi Zuluaga

Antolatzaileak: Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Ikastolen Elkartea

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 25
  • Ordutegia10:00 + 11:30
  • LekuaEskola. Arrigorriaga HLHI
    Arrigorriaga
  • HizkuntzaEuskara

Non