Santa Luzia Jaiak 2024, Laudion: egitaraua

Laudio 2024(e)ko Maiatzak 26
  • Santa Luzia Jaiak 2024, Laudion: egitaraua

Maiatzaren 26an Laudio Santa Luzia festan murgilduko da martxa gidatu batekin Herriko Plazatik, 09:30ean. Herriko txistu taldeak, Ekin Joleak, parte hartuko du ere Ermualden dauden lagunak animatuz. Aurten ere meza (11:30ean), eta parrillada egongo dira, Basalarrinaren eskutik (12:30ean).

Musika ere ez da faltako aurtengo Santa Luziako jaietan. Atzoko eta gaurko abestiak Ermualden entzungo dira 12:30etatik 15:00etara Joxe Mendizabal erromeriarekin. Hurrengo egunean, maiatzaren 27an, txokolatada eta haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira, Kirikiño elkartearen eskutik. Meza 11:30tan hasiko da eta 12:30etatik 15:00etara diskodantza izango da DMAren eskutik.

Mugikortasun urritasuna duten eta joan nahi duten pertsonek Udalak kontratatu duen mikrobus bat izango dute eskura, baina maiatzaren 26an (igandea) bakarrik. Igoera 10:30ean izango da eta jaitsiera 13:30ean.

 

 
zuin.net

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 26
  • LekuaLaudio

Non