ZIKLO MAGIKOA EUSKARAZ 2024

Basauri 2024(e)ko maiatzaren 25(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 26(e)ra
  • ZIKLO MAGIKOA EUSKARAZ 2024

Zikloa Ibaigane Kultur Etxean hasiko da maiatzaren 25ean, larunbata, arratsaldeko 18:00etan, Asier Kidam magoaren “SMILE” eta Eneko Gutiérrez magoaren “MAGIAZ BLAI” ikuskizunekin. Zure arazoak desagertu egingo dira eta haien lekuan irribarre handi bat agertuko da. Irribarre ezagun hori ezinezkoa eta dibertigarria bat datozenean marrazten zaigu. Haurrek zein helduek arratsalde magiko polit eta ikusgarria pasako dute gauza berriak ikasiz, barrez eta magiaz gozatuz Asier eta Enekoren eskutik.

Maiatzaren 26ko goizean, igandea, Imanol Ituiñok “MAGIA PARRASTAN” ikuskizuna eskainiko du Pozokoetxe Kultur Etxean, 12:00etatik aurrera. Kartak, bolak, sokak, agerpenak eta desagertzeak izango dira nagusi magia saio ganberro eta parte-hartzaile honetan.

 Ikuskizunetarako sarrera doakoa da, plaza kopurua mugatua bada ere. Zikloan parte hartu nahi dutenek sarrera eskatu beharko dute. Sarrerok Pozokoetxe Kultur Etxean daude eskuragarri, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:15 eta 16:30-20:15 ordutegian. 

 

 

 

basauri.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 25(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 26(e)ra
  • Ordutegia18:00 - 12:00
  • LekuaBasauri
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non