Zabaleako Jaiak 2024 (Galdakao)

Galdakao 2024(e)ko Maiatzak 25
  • Zabaleako Jaiak 2024 (Galdakao)

Eratu berri den Zabalea Elkarteak jaiak antolatu ditu larunbat honetarako, maiatzaren 25erako. Egun berezia izango da Galdakaoko auzo honetako bizilagunentzat, jaiak antolatzen dituzten lehen aldia baita. 

Jaietako ekitaldien artean nabarmentzekoak dira haurrentzako jolasak, Zuberoako Maskarada eta hainbat txapelketa bertaratzen diren pertsona guztientzako. Jai egunari amaiera emateko berbena ere izango dute.

Hauxe izango da egitarau osoa:

10:00 Txupinazoa
10:30 Paella txapelketa (14:00ak arte)
11:30 Zuberoako Maskaradaren barrikada bat, Pagolako herritarren eskutik, Andra Mari Dantza Taldeak antolatuta. Elizako plazan.
11:30 Haur jolasak
12:30 Kalejira
17:00 Mus txapelketa
19:00 Igel txapelketa
20:00 Barbakoa
22:00 Dantzaldia

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 25
  • Ordutegia10:00 - 22 :00
  • LekuaGaldakao

Non