"Laberindo", Viviane Straub-en erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko maiatzaren 24(e)tik 2024(e)ko ekainaren 23(e)ra
  • "Laberindo", Viviane Straub-en erakusketa

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia. Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.
 
Viviane Straubek iruditik, ehungintzatik, ekintzatik eta idazketatik garatzen du bere lana, "paisaia" kontzeptu piktoriko eta kultural gisa ardatz hartuta. Laberindo-k mota desberdinetako oihaletan, pintura-eszena bat aurkezten digu dekorazio-arteekin, interiorismoarekin, ehungintzarekin…. marruskadura bilatuz, eraikuntzari erreferentzia argiak eginez.

Artistak, kasu honetan, margolaritza instalaziora eramaten du, eta horrela, Jovellanos Aretoa ibiltzeko ingurune bihurtzen da, labirintikoa agian, non publikoa pieza berberen artean ibil daitekeen eta bide ezberdinak aukera ditzake, ez bakarrik aurrean kokatu.
  • 2024ko maiatzaren 24tik ekainaren 23ra. Jovellanos aretoa
  • Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00. Igandeak eta jaiegunak: 11:00 - 14:00
 
Viviane Straub (1989, Ravensburg, Alemania)

Filologia Erromanikoa eta Artearen Historia ikasi zituen Alemanian eta Frantzian, eta Arte Ederrak Euskal Herriko Unibertsitatean. Orain gutxi Pinturako Masterrean graduatu delarik, bere praktika irudian, ehungintzan, ekintzan eta irakurketan oinarrituta garatzen du, "paisaia" ardatz hartuta, kontzeptu piktoriko eta kultural gisa. 

Max Weber fundazioaren eta Studienstiftung des deutschen Volkes-en bekak jaso ditu, bai eta Espainiako Ehungintza Sorkuntzako Elkartearenak ere. Orain berriki, hainbat sari jaso ditu: EIA21 lehiaketan sariduna izan da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Egile Saria) eta UPV/EHUk ere saritu dute (Karrera Amaierako Sari Berezia). Bere lana, besteren artean, hainbat erakusketa kolektibotan ikusi ahal izan da: Bilbao Arten, Rekalde Aretoan (Ertibil 40 lantaldearen barruan), Bilboko Eleiz Museoan eta Donibane Garaziko Prision des Evêques museoan. 

Laberindo da orain arteko erakusketa indibidual esanguratsuena, Frontera (2021) erakusketaren ondoren (Portalea, Eibar). 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 24(e)tik 2024(e)ko ekainaren 23(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non