Abadiñoko San Trokaz jaiak 2024: "Panoli kabareta"
Abadiñoko San Trokaz jaiak 2024: egitaraua.
"Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevilaren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu".
PANOLI KABARETA publiko guztientzako keinu bidezko (testurik gabe) clown ikuskizuna da. Bi pertsonaien ahalegina atsegin izateko, zirkuko parodia bihurtuta. Magiak, vodevilak edo akrobaziak elkarri eskua ematen diete porroten popurri batean eta arrakastaren batean (garaiz kanpo, hori bai).
Fitxa artistikoa
- Zuzendaria: Gorka Ganso
- Aktoreak: Gorka Ganso, Cecilia Paganini
- Konpainia: GANSO&Cia
- Banaketa: Portal71
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaGANSO & CÍA.
- Data 2024(e)ko Maiatzak 25
- Ordutegia18:00
- LekuaFerialeku
Abadiño - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


