Musika Aire Zabalean 2024: Udal Musika Banda & Poetak maiatzean, kontzertua Adurtza auzoan
Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Maiatzak 24
Poesiak harreman estua du musikarekin eta bi arteen nahasketak azken emaitza hobetu baino ez du egiten. Era berean, Udal Musika Bandak harreman bikaina du Poetak Maiatzeanekin eta elkarlan honen bidez sortu da maiatzaren ikuskizun hau.