Lasarteko Musika Topaketak 2024: OIASSO KAMERATA: "Barroko ala ez barroko?"

Lasarte-Oria 2024(e)ko Maiatzak 24
  • Lasarteko Musika Topaketak 2024: OIASSO KAMERATA: "Barroko ala ez barroko?"

Oiasso Kamerata Irungo hari orkestra bat da, erromatar garaian Oiasso zeritzana. Haien jarduera 2014an hasi zen Raffaela Acella eta 2016an zuzendaritza artistikoa Tomas Ruti Vilarrek jasotzen du soinu kalitatearen helburua aurrera eramanez.

Bere ibilbidean Kamerata herrialde ezberdinetan oinarritutako esperientzia musikalak eskaintzen saiatu da. Horrela, bere egitarau Latinoa, Viaggio Musicale eta God save the strings!, Con aire de tango, Marina Beheretche biolinista handia bidelagun duelarik, eta Guda eta Bakea, konpositore errusiar nagusiei eskainita dagoena. Gainera, euskal musika ere landu du, Valentín Larrearen harizko instrumentuentzat konposatutako musika ezagutaraziz.

Honako ziklo eta festibaletan hartu du parte: Donostiako Musika Hamabostaldia, Gasteizko Vital Fundazioaren Astearte Musikalak zikloan, Barroko Aire (Ordizia), Durangoko Musika Hamabostaldia, Zarauzko Udako Musikaldian, Irungo Ganbara zikloan, Azkoitiko Udaberriko Musikaldian, Igartzako Musika Zikloan (Beasain), Tolosa, Bergara, Hondarribia e.a. Halaber, bakarlari ezberdinekin eman ditu kontzertuak, Eduardo Mocoroaren musikarekin diska bat grabatu du eta Opus Lírica konpainiaren eskutik “La Serva Padrona” opera interpreatatu du Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

 


Laburrean

Non