"Erreaktiboak. Soinua eta irudia elkar eraginean" soinu-tailerra
Egungo ingurumari digitalean soinuek eta irudiek elkar eragiteko duten gaitasuna eta honek sorkuntzarako eskaintzen dizkigun aukerak ikertuko dira tailer honetan.
Arte instalazio, performance, bideo mapping, soinu ekintza eta zuzeneko beste hainbat erabilpenetarako eduki erreaktiboa lantzen ikasiko dute parte hartzaileek gailu teknologikoen bat-bateko renderizazioa baliatuz.
- Soinu sortzaile, artista bisual, musikari eta irudi generatiboan interesa duen edonori zuzendua
- 10 orduko tailer teoriko-praktikoa
- TOUCHDESIGNER tresna oinarri hartuta
- Jokin Guridi artista bisualak dinamizatua
- Izen ematea: kulturaz.eus
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko maiatzaren 23(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 25(e)ra
- Lekua Dinamoa Sormen Gunea - Soreasu. Foru Kalea, 6 (Azpeitia)
- Zenbatekoa55 / 75 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Dinamoa Sormen Gunea
- Izena emateko informazioa


