Virginia Lopez de Maturanaren hitzaldia: "Benetako kolorea"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Maiatzak 21
  • Virginia Lopez de Maturanaren hitzaldia: "Benetako kolorea"

Arabako Zinema Meeting Point.

50eko hamarkadako eguneroko bizitza gasteizen etxeko zinemaren bidez

Hitzaldiak 50eko hamarkadako Gasteizera eramango gaitu, Juan Manuel Alfaro Caballeroren koloretako etxeko filmen bidez. Dokumentu historiko hauek hiriak garai hartan zuen bizitzaren ikuspegi paregabea eskaintzen dute. Deportivo Alavesen eta FC Barcelonaren arteko partidak, Zeledonen lehen jaitsiera enblematikoa edo Katedral Berrian lehen harria jarri zeneko berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko meza.

Virginia López de Maturana

UPV/EHUko Historia Garaikideko doktorea da, eta XX. mendeko Euskadiren historian aditua. Artikulu ugari argitaratu ditu eta nazioarteko kongresu eta mintegietan parte hartu du, Sancho el Sabio aldizkariko idazkari akademikoa izateaz gain. Euskadiko memoriari buruzko BegiradaK dokumentua egin zuen Eusko Jaurlaritzako batzordeko kide izan zen. Gainera, Arabako Lurralde Historikoko artxiboetako dokumentazioa baloratzeko batzordeko eta Memorial 3 de Marzo Fundazioko patronatuko kide da.

www.apika.eus

Laburrean

Non