Liburu aurkezpena: "El infinito en un junco" (Irene Vallejo, Tyto Alba)

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 21
  • Liburu aurkezpena: "El infinito en un junco" (Irene Vallejo, Tyto Alba)

Maiatzaren 21ean, ASTEARTEA, 19:00etan, “El infinito en un junco” liburuaren aurkezpena egingo dute Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean; hau da, Irene Vallejo idazlearen izen bereko saiakera ospetsuaren egokitzapen grafikoa.

Idazlearekin batera izango da Tyto AlbaEl infinito en un junco: La invención de los libros en el mundo antiguo” saiakerako hitzei marrazkien bidez bizia eman dien ilustratzailea, liburuekiko eta kulturarekiko maitasun kantu osoa, 2020an Espainiako Saiakeraren Sari Nazionala jaso zuena.

Irakurleen espektroa zabaltzeko eta obra eskuragarriagoa izateko asmoarekin, egokitzapen grafiko bat egiteko ideia proposatu zen. Horretarako, Irene Vallejok Tyto Alba ilustratzailearekin batera lan egin du, eta, ondorioz, “El infinito en un junco” aurkeztuko dute, liburuaren 30 mendeko historiaren ibilbidea egingo duten marrazkiak eta akuarelak dituen liburua.

Elena Sierra kazetariak obrari buruz hitz egingo du egileekin. Aurkezpenera joan nahi duten pertsonek sarrerak erreserba ditzakete, Bilbao Kulturaren web gunearen bidez. Antolatzaileek plaza-kopuruaren hamarren bat utziko dute Bidebarrieta Kulturgunean zuzenean hartzeko, aurkezpena hasi baino ordubete aurretik.

“El infinito en un junco” (2019) saiakerak harrera oso ona izan zuen kritikaren eta irakurleen artean, eta nazioartean argitalpen arrakastatsu bilakatu zen berehala; izan ere, jada 50 edizio ditu, 40 hizkuntzatara itzuli da, eta ia 60 herrialdetan argitaratu da. Liburuekiko goraipamen eta maitasun-kantu sakon bat da; egileak pasadizo pertsonalak eta gertaera historikoak nahasten ditu, irakurleei liburuaren historian barrena ibilbide bat eskaintzeko. Era horretan, lehen formatuak, objektu kultural horrekin lotuta egon diren eta dauden lanbideak, ahozko kontakizunetik idatzizkora iragateko egindako bidea eta mendeetan zehar liburuek behin eta berriz jasan dituzten jazarpenak deskribatzen ditu, besteak beste. Halaber, antzinako pertsonaiei nahiz gure garaiko film eta literatur lanei buruzko aipamenak egiten dira.

Irene Vallejok Filologia Klasikoa ikasi zuen, eta Europako Doktoretza eskuratu zuen Zaragozako eta Florentziako Unibertsitateen eskutik. Grezia eta Erromako kondairekiko grinak haurra zela harrapatu zuen, eta horrek idazle klasikoen dibulgatzaile ezaguna izatera eraman du. Idazle izateaz gain, hedabide ospetsuekin kolaboratzen du; tartean, El País, Heraldo de Aragón edo Cadena Ser Espainian eta Milenio eta Laberinto Mexikon.

Egokitzapen grafiko honetan, liburuaren historia Tyto Albaren marrazki eta akuarelekin ilustratzen da. Artista margolari bezala hasi zen lanean, eta Bartzelonako hainbat galeriatan egin zituen erakusketak. Mexiko DFn egindako egonaldi batean, marrazkilari gisa hasiera eman zion ibilbideari, eta “Black River Together” komikia eta argitalpen ezberdinetarako hainbat istorio labur argitaratu zituen. Horrez gain, Hector Abad Faciolinceren “El olvido que seremos” nobelaren edizio grafikoa ilustratu du.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian kulturari eskaintzen zaion gunea da. Kulturgunearen helburuetako bat da kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea.

Bertaratzerik ezin baduzu, aurkezpena streaming moduan jarraitu ahal izango duzu Bidebarrieta Kulturgunearen YouTube kanalean.

bilbao.eus

Laburrean

Non