Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna
Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko dugu maiatzaren 21ean, asteartea, 11: 00etatik 12: 30era, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan – Alhóndiga Bilbao –, Bilbon sormenaren eta gizakiaren arrastoa uzten ari diren artista eta sortzaileekin egingo den doako ekitaldi batean.
Angélica Dass argazkilari brasildar sarituak inaugurazio-hitzaldia emango du, arteak haratago joateko eta gizarte-aldaketarako duen ahalmenari buruz, elkarrizketa sustatzen duena eta aurreiritzi kulturalei aurre egiten diena. Dass, Humanæ proiektuaren sortzailea da, eta Bilboko ikastetxeetan proiektu bat garatzen ari da. Bertan, ikasleekin batera sortzen ari da irudiaren eta idazketaren bidez, haien sustraiak eta nortasunak aztertzeko.
Cruz Noguerak, aktorea, Euri Artean konpainiako zuzendaria eta Ikaskuntza Komunitatea: Kulturarteko Bitakora Koadernoaren dinamizatzailea, UN Etxeak eta BBK Kunak bultzatua, mikroantzerki-pieza bat ekarriko du taula gainera, “Cuento del Hijo”, fedearen kolonizazio-ikuspegia eta ongia eta gaizkia zalantzan jartzea aztertuko dituena, mendebaldeko kulturak ezarritako estereotipoekin.
Betto Snay raperoak, Bilboko eszenako dantzariekin batera, musika eta dantza jarriko ditu egunean, hiriko musikaren eta erritmo afrikarren aldeko apustuarekin. Ekitaldian zehar Kamanga Influencers Club kolektiboko Esther eta Nelson izango ditugu lagun, zeremonia-maisu gisa.
Bilboko Udalak eta UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkarteak bat egiten dute kultura-aniztasunaren errespetua funtsezkoa dela kulturarteko elkarrizketa, garapen iraunkorra eta bakea sustatzeko.
Gure hiriko eta beste latitude batzuetako artistek eta sortzaileek beren antzerki, musika, dantza eta argazki sorkuntzak partekatuko dituzte, pertsona guztiek, bereizketarik gabe, bizitza kultural betea izateko, parte hartzeko eta gozatzeko duten eskubidea sustatuz.
#anistazuna
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2024(e)ko Maiatzak 21
- Ordutegia11.00 - 12.30
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web AZ Azkuna Zentroa


