"Astearte teknologikoak: Ikasi bideo laburrak egiten Instagram, TikTok eta Youtube Shorts-entzat"
Negozioa edo online saltokia digitalizatzeko eta sare sozialei etekina ateratzeko tresnak eta trikimailuak ikasteko jardunaldiak.
Jardunaldi hau streaming bidez egingo da (bideokonferentziako aplikazio baten bitartez). Izena eman duzula baieztatu ondoren, esteka bat jasoko duzu jarduerara konektatzeko.
Hizlariak: Sara Mauleón
Edukiak
Kontsumitzaileen %73k nahiago du produktuak eta zerbitzuak bideoen bidez aurkitu, testuen, web orrien, salmenta-deien edo demoen ordez. Edukiaren munduan, bideo laburrek aurrea hartu dute, eta plataformak konkistatu dituzte TikTok, Instagram edo YouTube formatu dinamiko eta zuzenarekin.
Zuk ere erabili nahi dituzu zure produktuak aurkezteko?
Webinar honetan, Sarak zure mugikorrarekin bideo zirraragarriak sortu, editatu eta argitaratzeko jarraibideak partekatuko ditu. Gure lana nola planifikatu eta gure grabazio nola prestatu azalduko digu.
Editatzeko tresnari onenak eta funtsezko gomendioak errepasatuko ditu, zure bideoak ikusgarriagoak izan daitezen.
Izen-ematea online:
Doako sarrera aurretiko izen-ematea eta geroko berrespena jaso ondoren. Leku-kopurua mugatua da.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2024(e)ko Maiatzak 21
- Ordutegia16:00 - 17:30
- Online https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=es&uid=u2c3ec775_18e7e533332__1ae1
- ZenbatekoaDoan (izen-ematea)


