Museoen Nazioarteko Eguna 2024, San Telmo Museoan
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da eta aurten Museoak hezkuntzarako eta ikerketarako lanean leloa du.
Hilaren18an eta 19an museorako sarrera doan izango da eta ekintza bereziak antolatu ditu San Telmok.
Gune sortzailea
Ariketa sortzaileak proposatuko dira elizako hainbat txokotan egun osoan zehar (10:00-20:00), bai hilaren 18an bai 19an, museoek hezkuntzan eta ikerketan duten papera ezagutzera emateko eta horren inguruko hausnarketa eragiteko. Egunean zehar bisitariek egindako proposamenekin sormen lan kolektiboa egingo da.
Bisita gidatuak (maiatzak 18)
-
Museoa, Zatoz Zugana
17:00 (eus) + 18:00 (cas) -
Arte bilduma historikoaren aretoa
12:00 (cas) + 13:00 (eus) -
100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea
17:30 (cas) + 18:30 (eus) - Bisitak doakoak dira, baina lekua erreserbatu behar da aurrez (15 egun lehenagotik).
Oharra
Bisita gidaturako taldea beteta baldin badago, gomendatzen da aurrerago berriz kontsultatzea, izan ere, azken unera arte lekuak libratu daitezke norbaitek izen-ematea bertan behera uzten badu.
Musika emanaldiak (maiatzak 18)
- Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko ikasleak
- 11:00 + 12:00, klaustroan
- Sarrera librea lekuak bete arte
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2024(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
- Ordutegia10:00 - 20:00
- Lekua San Telmo Museoa
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaBat ere ez
- Web San Telmo Museoa


