IMMATERIAL 2024: NINA EMOCIONAL + TAMI T + GUAYABA + CHENTA TSAI (PUTOCHINOMARICÓN)

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Maiatzak 18
  • IMMATERIAL 2024: NINA EMOCIONAL + TAMI T + GUAYABA + CHENTA TSAI (PUTOCHINOMARICÓN)

2024ko Immaterial jaialdiaren barruan.

Immaterial 2024 festibalean, ohi den bezala, musikak ere izango du bere tartea. Teknologia eta praktika digitalak musikarekin batera uztartzen dituzten artistak izango ditugu euren proiektuak zuzenean aurkezten. Aurten, Dabadaba aretoarekin  elkarlan bat abian jarriz, programazio zabala prestatu da. Arratsalde eta gaueko tarteetan, kontzertuak Tabakaleran eta Dabadaban izango dira.

19:00 NINA EMOCIONAL

Madrilen jaio eta hazitako artista eta musika ekoizlea,  soinu proposamen berritzaile eta esperimental bati esker musika elektronikoaren eta poparen munduan bere arrastoa uzten ari dena. Bere sorkuntza oro izaera  aske eta sortzaile baten adierazpen paregabea da.  Abeslaria eta ekoizlea izateaz gain, Ninarengan eragina dute bere performer jardunak eta artearen bidez heltzen dituen gai garrantzitsuek. Queer artista gisa, Nina Emocional ahots garrantzitsua da LGTBIQ+ komunitatean, eta artearen bidez bere benetako nortasuna adierazi eta inklusioa eta aniztasuna sustatzen ditu. 

20:30 TAMI T

Tami Tk pop musika elektroniko dantzagarria egiten du, letra erromantiko esplizituekin. Orain lau urte argitaratu zuen “High Pitched and Moist” albuma, eta ordutik bere musika “Something Must Break” filmean edo SKAM telesail norvegiarrean entzun ahal izan da. Fever Ray, Gnu??i eta Putochinomaricón moduko artistekin egin du lan, eta hainbat antzerki eta dantza ikuskizunetarako musika konposatu du. DIY brikolaje instrumentuen, sintetizadore-melodia distiratsuen eta klub-erritmoen bitartez, Tami T-k dantzalekua eta gure buruak purpurina larrosaz beteko ditu.

22:00 GUAYABA

Sr Guayabaren avatar birtuala da, Fanso hip hop  kolektiboaren eta bere disketxe Guayaba Recordsen ekoizlea eta izen ezaguna. Nortasunen fruta-matrioshka honetan, Guayaba anime digitaleko ezaugarriak dituen pertsonaia gisa agertzen da Ronin izeneko bere azken lanean. Saio honetan Guayabak VRChataren sakontasunetik performatuko du, aretoa ekoizleak jardungo duen espazio birtualarekin konektatuz.

23:00 CHENTA TSAI (PUTOCHINOMARICÓN)

Bere alter ego PUTOCHINOMARICÓNekin Chenta Tsai Tsengek denbora gainditzea lortu du. Bere proposamenak garai zail, virtual, azeleratu eta aurrikusi ezin hauen sentipenarekin bat egitea lortu du. Bera da post-millennial emozioak hoberen irudikatu eta pop soinu berrienak desafiatzea lortu duena. Jatorri txinatarreko migratzaile hau arkitektoa, musikaria eta aktibista da; izaki argi, konprometitu eta desafiatzailea…. Izaki gozoa eta garratza aldi berean, azken hamarkadetako pop kulturaz maitemindutako pertsonaia paregabea eta errepikaezina. 
Saio honetan Palettes Vol.1 lanaren lehen lagin bat aurkeztuko du, sorkuntza-prozesuan dagoen musika-konposizio berria, aro digitaleko musika kontsumo pasiboaren edo "second screening" -aren kritika satiriko bat. Musikaren berezko nortasunaren lausotzea eta eduki-sortzaileekiko mendekotasuna salatzen ditu. Birala izateko duen ahalmena eta ikus-entzunezko proiektuetan sinkronizatzeko aukeraz

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 18
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa16 / 18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Tabakalera

Non