"Exploración de las propiedades físicas y poéticas de los objetos y su relación con el cuerpo y el movimiento"

Getxo 2024(e)ko Maiatzak 18
  • "Exploración de las propiedades físicas y poéticas de los objetos y su relación con el cuerpo y el movimiento"

SSASK dantza taldeak dantza tailerra eskainiko du datorren larunbatean, maiatzak 18. Tailer hau hilaren 25ean Utopian aretoan aurkeztuko dituzten bi piezei lotuta dago.

TAILERRARI BURUZKO INFORMAZIOA

Proposamen honen helburua "Hitzen Artean" eta "Burro" dantza-lan garaikideak sortzeko prozesuan erabilitako zenbait tresna partekatzea da.

Kasu bietan eguneroko objektuak erabili dira. HITZEN ARTEAN dantzan, aulki bat eta liburu bat, eta BURRO dantzan, esekitoki bat arropekin. Sortzeko prozesuan alderdi hauek aztertuko dira:

  • Objektuaren propietate fisikoak.
  • Mugimenduaren eta gorputzaren artean ezarri daitekeen harremana.
  • Zer beste esanahi ekar ditzakeen gogora.
  • Nola eraldatu ditzaketen esanahi berri horiek objektuarekiko daukagun harremana.

"Objektuaren 'bizitzak' deskubritzea, bere erabilerak, ez funtzionalak, baizik eta sugestio “haragitze" harrigarriak. Zein da haren bizkarrezurra? Hegan egin dezake? Mugitu daiteke? Eta bere dinamismoa? Zer lotura berri piztu ditzake? . Objektuak "ahotsa" du. Nola sorrarazi ditzakegu bere soinu potentzialak?, melodiak, ekintzak nabarmentzen dituzten ekintzak". (Eugenio Barba, antzerki zuzendaria)

Galdera horien bidez eta ikerketaren foku gisa objektuen erabilera kontuan hartuta, parte-hartzaileek aukera izango dute beren imajinarioan ikertzeko eta gorputzaren adierazpen potentziala esploratzeko; horretarako, elkarrizketa metaforiko bat ezarriko dugu, eguneroko errealitatearen azpian dagoen beste mundu "oniriko" hori azalduko diguna.

Tailer hau sormenezko esperientzia bat bizi nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago, norberaren irudimen eta adierazpen gaitasun ugariekin harrituta senti nahi dutenei.

Tailerra egiteko arropa erosoa bakarrik behar da, eta bakoitzak bere gustuko material/objekturen bat ekartzea. Objektu edo material hori esploratzeko “tentagarria” izan behar da edo arrazoiren batengatik “erakargarria” iruditu behar zaio (esanahi desberdinak pizten ditu, oroitzapenak gogorarazten ditu...).

SAIOAREN EGITURA

Hasieran, gorputzaren sentsorialitatea eta fisikalitatea eta espazioarekin duen harremana aktibatzeko jarraibideak ezarriko dira.

Gero, materialetan/objektuetan zentratuko da azterketa, galderen bidez: zer forma duen, zein den bere testura, pisua, mugitzeko aukerak, sonoritatea...; nire gorputza (beste materia fisiko bat den heinean) nola lotu dezakedan objektuarekin (barruan sar naiteke, nire gorputzaren luzapena izan daiteke...); zer beste esanahi metaforiko izan ditzakeen eta horien arabera nola eraldatzen den nik harekiko dudan harremana (fisikoa eta emozionala).

Azkenik, partaide bakoitzak aukera izango du esplorazio honetatik gehien interesatzen zaizkion materialetako bat aukeratu eta garatzeko. 

MAIATZAK 18, LARUNBATA, 10:30-12:00.

PREZIOA: 5 €.

Izen-ematea: utopiangetxo@gmail.com / 944 303 194.


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 18
  • Ordutegia10:30-12:00
  • Lekua Utopian - Errotatxu Industrialdea, D eraikina, 1-2 (Getxo)
  • Zenbatekoa5 €
  • Web Utopian

Non