Umore Azoka Leioa 2024: "GOZAMENEN LORATEGIA"

Leioa 2024(e)ko Maiatzak 17
  • Umore Azoka Leioa 2024: "GOZAMENEN LORATEGIA"

Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

GOZAMENEN LORATEGIA bidaia intimoa da, paisaia oniriko batean barrena egindako ibilbidea, jolasaren eta umore delikatuaren bidez artikulatua, denbora eta espazioa aldatzen diren sinbolo-joko baten bidez ametsaren eta errealitatearen arteko muga zeharkatzen duen proposamena.

El Boscoren lanak duen ahalmen sinbolikoan barrena igarotzea da kontua, lorategietatik paseatzea eta bere edertasun fina gure zein zatirekin lotzen duen sentitzea, espazioei adiera berria emanaz eta bere misterioak ateraz.

Soinuzko, ikusizko eta esperientziazko zeharkaldi bat proposatzen dugu, jakin-mina eta harridura pizteko. Argi, soinu eta sentsazioen performancea.

  • Zuzeneko ahotsa: Saioa Bañales.
  • Zuzeneko soinu-sorkuntza eta soinu-espazioaren ekoizpena: Ibon Aguirre.
  • Atrezzoa eta pertsonaien sorkuntza: Iñaki Aguinaga, @landakotxo.
  • Argiztapena: Banesa Santos.
  • Ideia eta sorkuntza: Raúl Cancelo, Ena Fernández.
  • Eszena-zuzendaritza: Raúl Cancelo.
  • Argiztapena: Banesa Santos.
  • Ekoizpena: Nerea Lorente.
  • Diseinu grafikoa: Vudumedia.
  • Diziplina: zuzeneko musika eta argi- eta soinu-instalazio artistikoa; El Boscoren “Gozamenen Lorategia” koadroan oinarritua.
  • Iraupena: 30 min. inguru, ordutegiak adosteke.
  • Publikoa: publiko guztiak.
  • Hizkuntza: testurik gabea, giro musikala du; ahots-inprobisazioak eta zuzeneko soinu-sorkuntza.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 17
  • Ordutegia21:00-00:30 (15 minuturo)
  • Lekua Aldapa Parkea
    Leioa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non