"Museoko ertz zorrotzak. Museoko arma zuriak" erakusketa
Euskal armagintza ezaguna da suzko armen ekoizpenagatik, baina arma zuriak ere ekoitzi ziren, nahiz eta lehenengoak bezain ospetsuak ez izan. 1914ko ekainaren 24an Eibarko Armeria Museoa , gaur egungo Armagintzaren Museoaren oinarria, inauguratu zenean, baziren arma zuri horietako batzuk haren funtsen artean. Bildumako su-armek bezala, pieza hauek jatorri ezberdinak zituzten: Gerra Ministerioa, Arma-probalekua, dohaintza partikularrak eta hiriko fabrikatzaileak. XX. mendean zehar ale berriak gehitu dira, bereziki baionetak, museoan dauden su-armei lotuak.
Pieza guztietatik gutxik dute Eibarko zigilua estanpatuta, baina horrek ez du esan nahi inguru honetan egiten ziren armak gutxi zirela. Hori dela eta, Euskal Herriko beste bilduma batzuetan Eibarren egindako pieza batzuk aurkitu dira, eta horrek aukera ematen du hemengo tailerretatik ateratako armamentuaren ikuspegi osoagoa eskaintzeko.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2024(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2024(e)ko urriaren 20(e)ra
- OrdutegiaAsteazkenetik larunbatera: 16:00-20:00. Igandeetan: 10:00-13:00
- LekuaEibarko Armagintzaren Museoa
Bista Eder, 10 - 5º
Eibar
Web - HizkuntzaBat ere ez
- Ikusi agenda Eibarko Armagintzaren Museoa, Eibar


