Dokuirun: "Elliott Erwitt. El silencio suena bien"
Zuz.: Adriana López Sanfeliú (2019)
Elliott Erwit argazkilari estatubatuarraren erretratu lasaia eta intimoa, bere lagun Adriana López Sanfeliu argazkilariaren begiradaren bidez. Elliottek bere bizitzan zehar egindako lana irudiaren boterearen testigantza da. Zuzendariaren arabera, helburua Elliott bezalako argazkiaren ikono batera iristea zen, bere espazio pertsonalaren bidez, argazkien ertzetatik edo elkarrizketetako isiluneen bidez. Elkarrizketa horiek intimitate partekatuko espazio irekiak dira, non gai bat, irudi bat, galdera bat edo oroitzapen bat dantza-pauso bihurtzen diren, batzuetan harmonian eta beste batzuetan disonantzian, erantzun batzuk eta are galdera gehiago egiteko bidea emango dutenak.
Ondoren solasaldia egongo da Adriana Lopez Sanfeliú zuzendariarekin.


