Azkoitiko Udaberriko Musikaldia 2024: Sociedad Coral de Bilbao "Oratorio La Pasión"

Azkoitia 2024(e)ko Maiatzak 12
  • Azkoitiko Udaberriko Musikaldia 2024: Sociedad Coral de Bilbao "Oratorio La Pasión"

Musika jabetuko da Santa Kutz komentuaz maiatzeko larunbatetan. Udaberriko Musikaldiaren 32. edizioa ospatuko da bertan. Larunbat honetan, maiatzaren 4an hasita, luxuzko lau hitzordu eskainiko dira zikloaren baitan. Irekiera kontzertuan Maite Arruabarrena mezzosopranoa eta German Ormazabal pianista tolosarra izango dira protagonista. Luxuzko bikotea. Hitzordua 18:30ean izango da.

Maiatzaren 11n, Bach & "Bach" taldea izango da Santa Kutzen. Antonio Serranok, Daniel Oyarzabalek eta Pablo Martin Caminerok osatzen dute taldea, nazioartean ospe handia duten hiru musikarik, hain zuzen. Popa, rocka, tangoa, flamenkoa edo jazza egin izan dituzte, eta hirukotearen pasio musikal guztiak uztartzen dituen proiektua da Bach & "Bach".

Euskadiko Orkestrako lau musikarik, Laura Balboak, Larraitz Oiartzabalek, Maite Abasolok eta Gabriel Mesadok osatutako Xarma Laukoteak emango du Udaberriko Musikaldiko hirugarren kontzertua, maiatzaren 18an.

Eta, maiatzaren 25ean, azken larunbatean, Sociedad Coral de Bilbao abesbatzak emango dio amaiera aurtengo edizioari. Valentín de Zubiaurreren "La Pasión" oratorioa eta Xavier María de Munibe e Idiaquezen "Miserere" interpretatuko dituzte. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, Ana Otxoa sopranoak, Beñat Egiarte tenoreak, Julen Garcia eta Jagoba Fabrique baritonoek eta Alberto Saez Puente pianistak parte hartuko dute.

Kontzertu guztiak 18:30ean izango dira Santa Kutz komentuan, eta sarrera doan izango da.

Joan-etorrietarako autobusa

Urtero bezala, Udalak autobus zerbitzua jarriko du Santa Kutzetik joan-etorria egiteko. Kontzertu egunetan autobusa 18:00etan aterako da Julio Urkixo kaleko 7. zenbakiko geralekutik (Eroski Consum ondoan). Ez da aldez aurretik izena eman behar autobuserako. Itzulerako ibilbidea kontzertua amaitzean egingo da.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 12
  • Ordutegia18:30
  • LekuaSanta Kutzeko komentua
    Azkoitia
  • ZenbatekoaDoan

Non