Urretako Erdi Aroko Azoka 2024
Datorren ostiraletik aurrera, maiatzak 10, Erdi Aroko Azoka hartuko du Urreta parkeak, Gu Dendari merkatarien elkarteak eta Gertutasunak Galdakaoko boluntarioen elkartearekin (GBGE) elkarlanean antolatuta, Galdakaoko Udalarekin laguntzarekin. Ekitaldiak maiatzaren 12ra arte iraungo du.
Erdi Aroko Azokak jarduera ugari izango ditu, besteak beste, kale animazioa, haurrentzako tailerrak, esgrima eta arku-tiroa bezalako kirol diziplinen erakustaldiak, eta baita kontzertu bat ere, kasu honetan AC/DC talde arrakastatsuaren omenezko banda ofizialarena.
Azoka hiru egunetan izango da, ostiraletik igandera, eta bertan kanpainari atxikitako tabernetako pintxo potean parte hartzen dutenen artean zozketa egingo da. Areatzako bainuetxean asteburu pasa egiteko egonaldia izango da saria.
Honakoa da ostiraletik igandera Urreta parkean egongo den Erdi Aroko Azokako programa:
Maiatzak 10, 11 eta 12 arratsaldetan
• 17:00-21:30. Kanpalekua
• 17:30. Kalejira
• 18:00. Arku tiroa
• 18:30. Haurrentzako tailerrak
• 19:00. Haur esgrima tailerrak
• 19:30. Eszena pertsonaiekin
• 19:30. Arku tiroa
• 20:00. Kalejira
• 21:00. Eszena pertsonaiekin
Maiatzak 10, 11 eta 12 goizetan
• 11:30 – 15:30. Kanpalekua
• 12:00. Kalejira
• 12:30. Arku tiroa
• 13:00. Ipuin kontalariak
• 13:30. Musika eta dantza animazioa
• 13:30. Arku tiroa
• 14:00. Taberna animazioa
• 14:30. Musika eta dantza animazioa
Maiatzak 11, larunbata
AC/DCren tributorako banda ofizialaren kontzertua
Laburrean
- Mota Azoka
- Data 2024(e)ko maiatzaren 11(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 12(e)ra
- LekuaGaldakao


