"Lidergoa eta autogestioa" ikastaro-tailerra, Mariana G. Robertsekin

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Maiatzak 11
  • "Lidergoa eta autogestioa" ikastaro-tailerra, Mariana G. Robertsekin

(H)emenek bidalitako informazioa:

Mariana 2022an ezagutu genuen Andaluziako AAMMA elkarteak Generamma jaialdiaren baitan antolatutako saio batetara gonbidatu gintuztenean.

Saio horretan ikus-entzunezkoen arloko emakumeen elkarte ezberdinetako Zuzendaritza Taldeetako emakume ugarik parte hartu genuen. Eta guztiak liluratuta atera ginen saiotik. Benetan liluratuta, gehiengoarentzat deskubrimendu bat izan zen.

Dones Visuals-eko lagunek egindako saio horren laburpena zuekin partekatu nahi dugu.

Zaila da Marianak zer egiten duen edo nola egiten duen lan azaltzea. Bere tresnak oso anitzak dira, bere eskarmentua Arte Eszenikoen eta Ikus-entzunezkoen arloetan lan egiten duten emakume taldeekin, itzela. Bera entzutea benetazko plazerra da eta lan-esparruan ematen diren hainbat egoeretan gure burua auto-erregulatzeko laguntza praktikoa eskaintzen du.

Iaz Bilbon izan genuen eta bertan egon zirenak ere txundituta geratu ziren berarekin. Zuetariko askok ez izan zineten etorri eta horregatik aurten berriro ekarriko dugu, oraingoan saioa Donostian egiteko.

Lidergoa entzuterakoan agian ez duzue zuen burua hor ikusiko, baina bai antzerkiaren arloan bai ikus-entzunezkoen arloan lan egiten duzuen emakume guztiontzat oso saio interesgarria izango da. Formakuntza teknikoa oso garrantzitsua eta beharrezkoa da, baina Marianak eskeintzen diguna ere bai.

Marianak saiora etortzeko interesa duzuenoi galdera batzuk egin nahi dizkizue, horren arabera edukia moldatzeko.

Horretarako, bete mesedez berak prestatutako galdetegi labur hau.

DOAN (H)emeneko bazkideentzat
10€ ez bazkideentzat

(H)emen

Laburrean

Non