Derioko San Isidro Jaiak 2024
Derioko San Isidro 2024 jaiak maiatzaren 11tik 19ra ospatuko dira, egitarau zabalarekin.
2024ko San Isidro jaiak berrikuntza mordoarekin datoz: bi asteburutan ospatuko dira eta ia 30 elkarte hartu dute parte ekimenen antolakuntzan.
Programazioa maiatzaren 11an hasi eta 19ra arte luzatuko da. Lehenengo asteburua 11-12koa Derioko elkarteek antolatutako ekintzekin osatu da. Herri azoka, kirol jardunaldiak… 15a, asteazkena, San Isidro eguna izanda, meza nagusiaz gain, haurrentzako animazioarekin modu berezian ospatuko da. 17, 18 eta 19a adin guztietarako ekimenez beteta egongo da. Berrikuntza ugari egongo dira. Besteak beste, nabarmentzekoa, aurten herri bazkarirako paella txapelketa ere antolatu dela. Musikari dagokionez, bai gaueko kontzertuetan eta baita herrian zehar egongo diren musika guneetan ere, estilo aniztasuna izango da ezaugarri: adin eta gustu guztietarako proposamenak aurkitu ahalko dira.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2024(e)ko maiatzaren 11(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
- LekuaDerio


