TRIGGER: "DOODEM"

Aretxabaleta 2024(e)ko Maiatzak 10
  • TRIGGER: "DOODEM"

DOODEM bidaia bat da, Paul Gilroy soziologoak aipatzen duen Atlantiko Beltzean zehar: 7 kanta, 7 herri. Herriko musiketan azpimarra egiten du beraz lan honek, ‘herrikoitasunean’ erori gabe baina, beti begirada berritzaile batekin.

Tokian tokiko berezitasun musikalak ideia estetiko gisa hartu, nahastu eta kanta ezberdinetan aplikatu ditu. Mbira edo ta Kora bezalako instrumentuak entzuten ari zarela pentsa daiteke batzutan, edota gitarra flamenko bat beste batzuetan, biolontxeloaren ordez. Ahotsak eta saxo baritonoaren tinbreak tribuetako kantetara garamatzate; eta perkusioak txeloaren aurka talka egiterakoan sortutako polirritmiek gorputza mugiaraztera garamatza.

Naturarekiko harremana, askatasun grina, edota minari eginiko orroak nonahi entzun daitezke lan guztian zehar, antzinako begirada berritu bat. Elkartasuna edo ta edertasunaren ideiaren bestelako eraikuntza baten beharra ere hor dago, egungo aldarriak baina aspalditik datozenak.

Bidaia are eta gehiago potenziatzeko, bi lagun haundiren laguntza izango du, Iñigo Xalbador (1992, Barañain) eta Amaiur Luluagarena (1992, Anoeta).

Lehenak, saxo baritonoarekin melodiak jantziko dizkio kutsu afrikarra duten kantei. Bigarrenak berriz, dantzaren bitartez gorpuztuko du musikak soinuz esan nahi duena.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 10
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Zaraia Aretoa
    Santa Kurtz, 20
    Aretxabaleta
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Zaraia Aretoa

Non