NIÑA POLACA

Getxo 2024(e)ko Maiatzak 10
  • NIÑA POLACA

Niña Polaca Alacant eta Madrilgo taldea da; 2018. urtean sortu zuten Álvaro Surma «Surma» abeslari eta konpositoreak eta Alberto Rojo «Beto» konpositoreak. Betoren musika- nahiz grabazio-ezagutzak Surmaren ahotsaren indarrarekin eta estilo bereziarekin batu zirenean sortu zen proiektua, beste konpositore bat, Kobe, taldean sartu ostean, ondoren taldeko bateria izango zena.

Taldeak Poloniara errepideko bidaia egin zuenean aukeratu zuten Niña Polaca izena. Urte horretako irailean hasi ziren lehen kontzertuak eta laugarren taldekidea sartu zen: Sandra, taldearen soinua irmotzeko eta proiektu oso bat indartzeko asmoz heldu zena.

Garaje estiloko kutsua duten pop abestiak jotzen dituzte eta 80ko hamarkadako Madrilera eramaten zaituzte; hala, gaztelaniaz aritzen den indie rock estiloko talde gisa definitzen dute beren burua.

Niña Polaca azken urteotan Espainiako indie estiloa —eta bereziki Madrilgo soinua— gehien berritu duen taldeetako bat da. Gitarra riff sendoetatik eta letra sentikorretatik abiatuta sortu zen; La Latinaren erdigunean dagoen soto sekretu txiki batean entseatzen dute eta Madrilgo areto txikien zirkuitu mitikotik hasi zuten ibilbidea, non geroz eta sarriago entzun izan baitituzte ikus-entzuleak haien abestiak indar guztiez abesten.

Que adoren tus huesos izeneko bigarren lana aurkezteko biran bete-betean sartuta daude; Malasaña, lagunarteko garagardoak eta jaialdiak gogora ekartzen dituen lana da. Besteak beste, Alfredo el canallita’, TraviesoMucho tiempo contigo eta Los días malos abestiak aho batez abestu dituzte bertaratutakoek haien kontzertuetan, gazteriari buruzko benetako himnoak direnak.

Niña Polaca Muxikebarrira etorriko da, ikaragarrizko indarrarekin eta ondo sendotutako rockarekin.

SARREREN SALMENTAK:

  • Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
  • Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
  • Romo Kultur Etxea-RKE (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00

getxo.eus

Laburrean

Non