Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia 2024: "Into the wild" (estreinaldia Euskadin)
Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXIX. Jaialdiaren barruan.
Pina Polar (Polonia)
“Into the wild” (“Ibilbide basatietarantz”) publiko guztiarentzako kaleko ikuskizuna da. Zirku, clown eta umore fisiko bakar-saioa.
Proposamenak hainbat diziplinatako zenbakiak biltzen ditu: fakirismoko trikimailuak, zirkuko zenbakiak (malabareak labanekin, kapelak manipulatzea, multi hula hoop eta soka ahula), txotxongiloak eta publikoarekin etengabe inprobisatzeko jolasak. Pinari izugarri gustatzen zaio ikusleei sinestaraztea oso emakume indartsua eta arriskutsua dela. Beldurrezko jostailutxoekin, tigreak uztaiekin egiten duen dantzarekin eta txikienentzako rock & roll bandarekin, ikusleek tarte ahaztezina igaro dezaten lortu nahi du. Bere ikuskizunean zehar gidatuko gaituen kontsignetako bat “Ezinezkoa beti da posible” erakustea da.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaPina Polar
- Data 2024(e)ko Maiatzak 10
- Ordutegia19:00
- LekuaUdaletxeko Plaza
Arrigorriaga - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


