Zinema lantegi-ikastaroa: "Telesailetarako gidoiak idaztea"
Tailer honetan, telesail bateko gidoilarien gelak nola lan egiten duen ikasiko dute parte hartzaileek. Ideiaren sorrera, pertsonaien eraikuntza, tramen mapa batek zertarako balio duen eta kapitulu baten idazketa-prozesua nolakoa den azalduko da. Gainera, gidoilari-ekoizle harreman on baterako gakoez hitz egingo da.
Paula Fernández Membibre
Paula Fernández Membibre telebistako gidoilaria da. Urte batzuk daramatza Bambú Producciones-en lanean, eta bertan gidoilaria izan da Las chicas del cable (Netflix) eta 45 Revoluciones telesailetan. Gainera, gidoiaren koordinatzailea izan da Now and Then Apple TV+ katearentzat eta Land of Women saioan Eva Longoria eta Carmen Maurarekin. Azken urtean, La Favorita 1922 koordinatu du, Banbuk Telecincorentzat egindako fikziozko lehen telesaila.
Erreserbatu lekua: apika.asociacion@gmail.com.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko Maiatzak 9
- Ordutegia09:00-13:00
- LekuaEuropa Biltzar Jauregia - Gasteiz Etorbidea, z/g (Vitoria-Gasteiz)


