Liburu aurkezpena: "Urrats galduen hotsa" (Luis Garde)
Urrats galduen hotsa dakar udaberri honetan Luis Gardek, zazpi urte igaro direlarik bere azken poesia liburua argitaratu zuenetik. Hurbiltasun eta pauso ziurrez idatzi ditu poemok Gardek, ohikoa duen fineziaz. Eskura ekarritako poemak dira, gertu behar diren horietakoak, egunaren erritmoa dakartenak idatzian. Etxea, landa, auzoa, alabaren hitz atergabeak, zaldi lausoak. Zer gehiago eskatu lekioke apurka udaberria dakarren liburu honi?
Parte-hartzaileak:
- Luis Garde (Iruñea, 1961), egilea
- Lander Majuelo, Pamiela
Streaming bidez jarraitzeko: https://meet.jit.si/Pamiela-Aurkezpenak
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Maiatzak 7
- Ordutegia11:00
- Lekua Donostiako Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Donostiako Udal Liburutegi Nagusia


