Liburu aurkezpena: "Presbiziak lagandu omen digu" (Edu Zelaieta)
Ezagutza kokatuaren aitortzatik abiatzen da poema-bilduma, gorputz higatuaren aitortzatik: presbiziatik eta presbiziaz dihardute lehen ale poetikoek. Ikusmenaren endekatzeak munduan egoteko eta munduari begiratzeko moduetan dakartzan aldaketak ditu poesia-gai, gorputzaren gramatika berri bihurturikoak: antiojo-dantzetan gorpuzturiko keinuak, fokatze-ariketa eten- gabeetan zimurturikoak.
Begiratua higatzen ari zaidala sentitzen ari naizen aroan, mundua izendatzeko posizio be- rriak, lelo poetiko berriak ditu akuilu Eduk, jolasaren eta ironiaren bidetik: haur poesiaren oihartzunez josi du amaren ibilera baldartuez diharduen poema, edo kabaretaren oihartzunez josi du gorputz endekatuen desirez diharduena.
Iratxe Retolaza
Parte-hartzaileak:
- Edu Zelaieta (Gasteiz, 1973), egilea
- Beñardo Goietze eta Raul García, Mugaldekoak
- Lander Majuelo, Pamiela
Streaming bidez jarraitzeko: https://meet.jit.si/Pamiela-Aurkezpenak
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Maiatzak 7
- Ordutegia11:30
- Lekua Donostiako Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Donostiako Udal Liburutegi Nagusia


