Familientzako jarduera: "Naturalistaren lantegia"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Maiatzak 4
  • Familientzako jarduera: "Naturalistaren lantegia"

Haurrak. 5 eta 10 urte bitartekoak

Lantegi honetara etorri behar duzu landa-naturalista handia izateak dakartzan abantailez gozatzeko: parkeetan bizi diren karraskariei hurbiltzea, haiek zu ikusi gabe; hontzek zer jaten duten aztertzea; intsektuak bereizten ikastea, edo mendian gabiltzanean aurki ditzakegun landareak eta animalia-arrastoak identifikatzea.

Era berean, natur zientzietako museoetan dituztenen antzeko bilduma hasten lagunduko dizugu, eta bertako fauna eta landaretza identifikatu eta ezagutu ahal izateko behar diren landa-gidak erabiltzen, naturalista petoa izatera irits zaitezen.

 

Izena ematea, martxoaren 26tik aurrera


Laburrean

Non