"Botanikoa. Lorategia. Paisaia Marrazkiak eta pinturak" erakusketa
Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko maiatzaren 1(e)tik 2024(e)ko ekainaren 16(e)ra
Mundu naturalaren edertasuna bilaketa handia izan da niretzat, nire obraren "leit motiv"a.
Misterioak, landareek gordetzen duten enigmak, haien formek, egiturek, aldaketek, haien hauskortasunak eta indarrak, landare-mundu ukiezin horrek, baldintzatu egin du nire mundua marrazkiaren eta pinturaren bidez ikusteko modua.
"Zoom" zoragarri hori egiten dut, pikondo hosto baten harmonia perfektutik lorategi baten zokora eta gero paisaia infinitura begirada mugiaraztea suposatzen duena, eta mundua eta neure natura hobeto ezagutzen ditut.
Landareak marraztuz, paisaia baten ikuspegia birsortuz, denboran mantentzen dut naturaltasunaren interpretazio hori, landare-munduaren perfekzioa islatzeko mugitzen nauen desioa.