"Irudian sartu: zinema lantegia"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko apirilaren 30(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 21(e)ra
  • "Irudian sartu: zinema lantegia"

Lantegi hau zinema pentsatzeko gune bat da, irudia komunitateak finkatzeko eta errealarekin harreman berriak eraikitzeko aukera ematen duen leku gisa pentsatzeko. Lau saiotan zehar elkartu gara filmei buruz hitz egiteko, iradokitzen digutenaz eta nola interpelatzen gaituzten azaltzeko, eta, azkenean, elkarrekin zine saio bat programatuko dugu zinema-aretoan.

DATAK: Apirilak 30 + Maiatzak 7, 14, 21

erro(re)tik proiektua azken urteetan Tabakaleran planteatu ditugun hainbat galderatatik sortu da: nola diseinatu daiteke zeharka bada ere zaintzak praktikan jartzen dituen kultura-erakunde bat? Nola sortu daiteke erakunde-espazio ireki eta anitz bat?...

Gonbidatua: Mirena Montané

Literatur Ikasketetan graduatua da, Bartzelonako Unibertsitatean. Nancy Tuñón eskolan aktore gisa prestatu zen profesionalki, eta, ondoren, eskola horretako irakasle izan zen, zuzendaritza laguntzaile gisa. 2019an, berak idatzi, zuzendu eta interpretatutako Les taques marxen amb llimona obra aurkeztu zuen, Hiroshima aretoan. 2021ean, Santiago Rusiñolen El jardí abandonat obraren aktore nagusia izan zen, Bartzelonako Institut del Teatreren Plató aretoan Koordinatzaile, muntaketa eta laguntzaile lanak egin zituen, 2021eko InCadaqués Nazioarteko Argazki Jaialdian. Bereziki interesatzen zaizkio kritika eta diziplinarteko sorkuntza, eta gaur egun, zinema hizkuntza aztertzen ari da Bande à Part-en, eta zinema kritikei buruzko laborategi bat dauka Instagramen (@LAXA_PA).


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko apirilaren 30(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 21(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Tabakalera

Non