Nazioarteko Dantza Eguna 2024, Iruñean
Haizea Nafarroako Dantzaren aldeko Elkarteak, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, Dantzaren Nazioarteko Eguna antolatu du apirilaren 28an, 12:00etan, Karlos III etorbidean, entzierroaren monumentuaren aurrean.
Ospakizunak bi zati izango ditu:
Barra klasikoa, barra klasikoko ariketa batzuk erakutsiko dira.
Dantza kalean, hainbat dantza-estilo dantzatuko dira, hala nola balleta, garaikidea, modernoa, flamenkoa… elkartea osatzen duten dantza-eskolen erakusle.
Haizeak 19 urte daramatza Nafarroan dantzaren aldeko borondatezko lana egiten, eta zazpi eskolek osatzen dute: Nafarroako Dantza Eskola, Andres Beraza Dantza Eskola, Diana Casas Dantza Eskola, Atena Konpainia Artistikoa, Arantxa Villanueva Dantza Eskola, Sandra Gayardo Dantza Eskola eta Iván Navarro Dantza Eskola.
Laburrean
- Mota Dantza
- Data 2024(e)ko Apirilak 28
- Ordutegia12:00
- Lekua CARLOS III (Entzierroko monumentuaren aurrean)
Pamplona/Iruña


