Bisita gidatua: "Igartubeitiko dolarea, baserriko bizimodua industrializazioaren aurretik"
Hirugarren urtez jarraian, Urola Garaiak Turismo Industrialeko ate irekiak antolatu ditu, gure eskualdean ditugun baliabideak ezagutarazteko helburuarekin. Igartubeitin, "Ezagutu Industri Ondarea barrutik, ate irekiak" ekimena dela eta, zenbait bisita eta jarduera antolatu ditugu.
Ba al dakizu nola bizi ziren baserrietan industralizazio iritsi aurretik?
Igartubeiti Baserrian XVI eta XVII. mendeetan nola bizi ziren erakutsiko dute eta dolare baserri horren barrukaldean taupadaka zebilen prentsaren funtzionamendua ezagutuko da. Bisita zapore gozoarekin bukatzeko gazta pintxoa dastatuko da Txotx eginez!
Apirilaren 27an:
- 11:00etan euskeraz
- 12:30etan gazteleraz
- 17:00etan, euskeraz edo gazteleraz
Doako bisitak.
Beharrezkoa da aurrez izena ematea: 943 72 20 42, 688 640 534; turismobulegoa@urolagaraia.com
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2024(e)ko Apirilak 27
- Ordutegia11:00 + 12:30 + 17:00
- Lekua Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkio Bidea, z/g
Ezkio-Itsaso - ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
- HizkuntzaElebietan
- Web Igartubeiti Baserri Museoa


