Aire zabaleko akuarela ikastaroa
Egun bakarreko ikastaroa da hau: maiatzak 25 (larunbata).
Bizi garen jendarte honetan abiadura eta produktibitatea dira erdigunean jartzen diren balioak eta horrek bestelako arlo batzuk alboan uzten ditu. Sormena sustatzea edo arte plastikoez gozatzea izan ohi dira bazterrean gelditu izan ohi diren aspektu batzuk eta baita, gure osasun mentalaren mesedetan geuretzako denbora hartzea ere.
Ikastaro honek gure inguru naturalaz gozatzeko aukera ematen digu, akuarelek eskaintzen dituzten aukera artistikoak erabiliz eta teknikak ikasiz.
Irakaslea: Eñaut Aiartzaguena Bravo.
Irakasleari egindako elkarrizketa
Nori zuzenduta
- Sormena garatu eta arte plastikoez gozatzen hasi nahi duen edozein helduri
- Ikasleekin akuarela lantzeko ideiak hartu nahi dituzten irakasleei
- Seme-alabekin akuarela lantzeko ideiak hartu nahi dituztenei
- Arte Ederretako ikasleei
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urtarrilaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko maiatzaren 21a.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko Maiatzak 25
- Ordutegia10:00-14:00 eta 15:30-17:30
- LekuaUEUren egoitza - Pamplona/Iruña ()
- Zenbatekoa45 / 60 €
- HizkuntzaEuskara
- Izena emateko informazioa


