Idazleekin solasean: "Titiritari" (Miren Amuriza eta Malen Amenabar)
Titiritari poema-liburu ilustratua haurrei eta helduei zuzenduta dago. Irakurtzeko, kantatzeko, jolasteko liburu bat da. Testuek eta irudiek Portal 71k eta Anita Maravillasek elkarrekin egindako antzerki-ibilbidea dute abiaburu.
Aurkezpenean, Miren Amuriza idazlea eta Malen Amenabar ilustratzailea lan honetaz arituko dira, eta, gainera, hizpide izango dute literatura eta antzerkia, bilaketa eta esperimentazioa, txotxongiloak, hariak eta titiriteroak.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Apirilak 25
- Ordutegia19:00
- Lekua Basauriko Liburutegia (Basozelai)
Basozelai, 11
Basauri - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Basauriko Liburutegia (Basozelai)


