San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Jaiak 2024: egitaraua
San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2024ko jaiak apirilaren 20an hasiko dira ofizialki, eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko erromeriarekin. 90 jarduera baino gehiago izango dira: 55 orokor, Armentiako Administrazio Batzordearen 22 eta 14 kirol jarduera.
Horiek horrela, Arabako jaiak apirilaren 20an, larunbatean, hasiko dira, eta gastronomia lehiaketak, kuadrillen erakusketa eta Fanfarre Eguna izango dira; ondoren, hilaren 24an, jaien berri emateko pregoia irakurriko da; 26an, Fito&Fitipaldis taldearen tributu kontzertuaz gozatzeko aukera izango da; 27an erretreta tradizionala eta danborrada; 28an, Armentiako egun tradizionala; 30ean, beste kontzertu bat, "Noites de Rock y Meigas”; eta maiatzaren 1ean, Estibalizko erromeria. Guztira, 91 jarduera, programa orokorrekoak, kiroletakoak eta Armentiako Administrazio Batzarraren programakoak (haren jarduerak datorren larunbatean hasiko dira, hilaren 13an). Dosierrean kontsulta daitezke.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2024(e)ko apirilaren 20(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 1(e)ra
- LekuaVitoria-Gasteiz
- Info Gehiago


