"Itsas-Geruzak"
Itsas-geruzak Beñat Gereka argazkilariaren 21 argazkiz osatutako erakusketak, esperientzia bisual eta abstraktu batean murgiltzen du ikuslea.
Horrela, Getariako portuan dauden txalupa, gurdi, arraun edo hormetan aurkitutako, portuko itsas-emakume eta gizonen eraginez eta urteen joan etorriak, eguraldiak edo salitreak sortutako irudiak, agerian uzten ditu artistak.
Argazki makroen bitartez, gure eguneroko bizitzako objektuen xehetasun harrigarriak erakutsi nahi ditu artistak, batzuetan oharkabean pasatzen direnak eta herri baten nortasunarekin lotzen gaituztenak. Horrela, Getariako portuan dauden txalupa, gurdi, arraun edo hormetan aurkitutako, portuko itsas-emakume eta gizonen eraginez eta urteen joan etorriak, eguraldiak edo salitreak sortutako irudiak, agerian uzten ditu artista.
Arte-lan hauetan, denboraren iraganak sortzen dituen lerro, kolore, textura eta formez gozatuko dugu, eta bide horretan, ezkutuan dagoen gure identitatearekin bat egingo dugu,detaile sutilen bitartez.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2024(e)ko apirilaren 19(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 25(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
- LekuaEuskal Itsas Museoa
Kaiko pasealekua, 24
Donostia-San Sebastián
Web - HizkuntzaBat ere ez
- Ikusi agenda Euskal Itsas Museoa, Donostia-San Sebastián


