Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2024: "Nina"
Donostiako 2024ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan.
Andrea Jaurrietaren "Nina" filmak emango dio amaiera Donostiako Giza Eskubieen 21. Zinemaldiari
Andrea Jaurrietaren bigarren film luzea da, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren amaierako filma izango da. Zinemaldiaren 21. edizioa apirilaren 16tik 21era egingo da, Udaleko Giza Eskubideen Arloak eta Donostia Kulturak antolatuta.
Hazi izan zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki du Ninak, eskopeta bat poltsan duela eta helburu batekin: Pedrori mendekua hartzea, herriak orain omentzen duen idazle ospetsuari. Bere jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta haurtzaroko bere lagun Blasekin berriro elkartzeak mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatzera eramango du. Nina thriller bat da, western femenino garaikide bat, non mendekuaren istorio batean uztartzen diren iragana eta oraina.
- Espainia.
- Zuzendaritza: Andrea Jaurrieta.
- Ekoizpena: Álex Lafuente, José Nolla, Ander Sagardoy, Ander Barinaga-Rementeria, Xabier Berzosa / Icónica Producciones, BTeam Prods, Irusoin, Lasai Producciones, Nina La Película A.I.E.
- Gidoia: Andrea Jaurrieta.
- Argazkia: Juli Carné Martorell.
- Musika: Zeltia Montes.
- Muntaketa: Miguel Ángel Trudu.
- Aktoreak: Patricia López Arnaiz, Darío Grandinetti, Aina Picarolo, Iñigo Aranburu, Mar Sodupe, Ramón Agirre.
Saioa audiodeskripzioarekin (AudescMobile) / Laguntzailea: ONCE
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Apirilak 19
- Ordutegia20:00
- Lekua Victoria Eugenia Antzokia
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa5 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web Victoria Eugenia Antzokia


