Euskadiko Orkestra: "Die Ersten Menschen"
- Robert Treviño, Zuzendaria
- Calixto Bieito
Euskadiko Orkestrak, lehen aldiz, opera bat izango du abonu-denboraldian. Arriaga Antzokiaren ekoizpena da, eta Euskadiko Orkestrak lagundu egiten du. Calixto Bieito izango da zuzendari eszenikoa, eta Robert Treviño, berriz, musika-zuzendaria; bi artistek elkarrekin aurkeztuko dute obra ezezagun baina liluragarri bat: Rudi Stephanen Die ersten menschen (Lehen gizakiak), Frankfurten estreinatua 1920an, eta lehen aldiz iritsiko dena Euskadira antzezpen horiekin.
Freuden psikoanalisiak eragin handia izan zuen opera honen libretoan –oso estilo poetikoan idatzitakoan–; Die ersten menschen Adam eta Evaren arteko ezkontza-gatazkari buruzkoa da, baita euren bi seme Kain eta Abelen arteko azpijokoei buruzkoa ere (nola Kainek hala Abelek Lurreko emakume bakarra desiratzen dute: euren ama). Rudi Stephanek, Lehen Mundu Gerran oso gazterik hil zen etorkizun handiko musikagile alemaniarrak, musika zirraragarria sortu zuen istorio latz hau kontatzeko.
- Konpositorea: Rudi Stephan (1887-1915).
- Libretoa: Otto Borngräber.
- Musika-zuzendaritza: Robert Treviño.
- Eszena-zuzendaritza: Calixto Bieito.
- Eszenografiaren diseinua: Rebecca Ringst.
- Jantziak: Ingo Kru?gler.
- Argiztapenaren diseinua: Michael Bauer.
- Bideoa: Sarah Derendinger.
- Antzezleak: Annette Dasch, Daniel Schmutzhard, Simon Neal eta John Daszak.
- Orkestra: Euskadiko Orkestra.
- Zuzendari laguntzailea: Nico Weggemans.
- Musika zuzendari laguntzailea: Roberto Baltar.
- Produkzio originala: Dutch National Opera, Amsterdam.
- Produkzio exekutiboa: Arriaga Antzokia, Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan.
Ikuskizun gaintitulatua.
R. Stephan
- Die ersten Menschen [100']
Data eta lekua:
- Apirilak 18, 19:30 - Arriaga, Bilbo
- Apirilak 20, 19:30 - Arriaga, Bilbo
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2024(e)ko Apirilak 18
- Ordutegia19:30
- Lekua Arriaga Antzokia
Arriaga plaza, 1
Bilbao - Zenbatekoa22 / 52 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaAlemana
- Web Arriaga Antzokia



