"Maitasun kapitala" liburuaren aurkezpena, Karmele Jaioren eskutik

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Apirilak 17
  • "Maitasun kapitala" liburuaren aurkezpena, Karmele Jaioren eskutik

SINOPSIA:

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinen heriotzaren arrazoia zein ote zen jakin nahian, harekiko mendekotasun emozionalaz ohartzen da eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana.

Aldi berean, tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten irakatsi zaien moduan sakontzen duena, horretarako Artearen eta Literaturaren historiako zenbait lanetan oinarrituz.

Pertsonaiek bizitako esperientziak eta bateko nahiz besteko artistek piztutako gogoetak tartekatuz, nobela anbiziotsu bat osatu du Karmele Jaiok, arin irakurtzen dena baina arrasto sakona uzten duena, nor bere buruari begira hausnarketara bultzatuz.

Eiguren (Gasteiz, 1970) hainbat libururen egilea da: kontakizun liburuak, poesia eta eleberriak. Eleberrietan, eta Maitasun kapitala (Elkar, 2023) / Amor capital (Destino, 2024) liburuaren aurretik, honako hauek: Amaren eskuak (2006) sari ugari jaso zituen, zinemara eraman zuten, hainbat hizkuntzatara itzuli dute, eta ingelesezko bertsioan English Pen Translates Award saria jaso zuen 2018an; Musika airean (2013); eta Aitaren etxea (2019) lanak arrakasta handia izan zuen kritikaren eta publikoaren aldetik, eta Euskadi Literatura Saria eta urteko euskarazko liburu onenaren sariak jaso zituen Nafarroako Liburu Denden Elkartearen eta 111 Akademia elkartearen aldetik. Bere kontakizunak antzerkira eraman dira eta hainbat antologiatarako aukeratu dira, hala nola Best European Fiction 2017 (Dalkey Archive Press, 2017) eta The Penguin Book of Spanish Short Stories (Penguin Classics, 2021).

Aitziber Pérez de Karkamo. Komunikazio askean kolaborazioak eginez, gehienbat prentsa idatzian eta irrati arloan, betiere kazetaritza feministatik. Hedabideen arloan, egun Gara egunkarian eta Hala Bedi irratian kolaboratzen du. Instituzio eta elkarteekin kolaborazioak. Mahainguru, hitzaldi eta ekimenen aurkezpena eta gidaritza, LGTBI kolektiboen ekimenena eta ekimen feministena, batik bat. Baita liburu eta bestelako idatzizko lanen aurkezpena ere.

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2024(e)ko Apirilak 17
  • Ordutegia19:00-21:00
  • Lekua Goiuri Jauregia
    Aihotz Enparantza, 1
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Goiuri Jauregia

Non