"Miñan" liburuari buruzko solasaldia, Amets Arzallus idazlearekin

Alegría-Dulantzi 2024(e)ko Apirilak 17
  • "Miñan" liburuari buruzko solasaldia, Amets Arzallus idazlearekin

2019an argitaratu zenetik, handia izan da Miñan liburuak egin duen ibilbidea. Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzia, lehenak letra-idatzira pasa zuen bigarrenak ahoz kontatu zion istorio lazgarria. Gineako Errepublikan jaio zen Balde, eta haren anaia txikiaren bila abiatu zen Afrika iparrerantz. Hala, Gibraltarko itsasarterainoko bidaia kontatzen da liburuan. Saio berezi honetan, Arzallusek Ibrahima elkarrizketatuko du, liburukoez ez ezik, ondoren, Europara jauzi egitea lortu zuenean, gertatutakoen inguruan. Migrante baten istorioa lehen pertsonan kontatua, ohiko komunikabideetako titularren azpian dagoen letra txiki joria ezagutzeko parada bakana.   

Amets Arzallus Antia (Hendaia, 1983)

Ikasketak Seaskako ikastoletan egin ondotik Leioara joan zen kazetaritza ikastera. Nagusiki bertsolaritzan aritzen da egun, baina tarteka kazetaritza lanetan ere bai. Aipagarriak dira Argia aldizkarirako egindako elkarrizketa eta kronikak eta Euskadi Irratiko "Goizean Behin" saioko zutabeak, zeinengatik Rikardo Arregi saria eman zioten. Ibilbide oparoa du bertsogintzan, eta 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen. 2018an hasi zen Irungo Harrera sarean migranteei laguntzen, eta han sortu zen Ibrahima Balderekin idatzitako liburua, Miñan (Susa, 2019).  

 


Laburrean

Non