Kontzertu handien Zikloa 2024: Borodin Quartet + Varvara

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Apirilak 17
  • Kontzertu handien Zikloa 2024: Borodin Quartet + Varvara

Borodin Quartet:
  • Nikolai Sachenko, biolina
  • Sergei Lomovsky, biolina
  • Igor Naidin, biola 
  • Vladimir Balshin, bioloncheloa 

Hirurogeita hamar urte baino gehiagoz, Borodin laukoteak ospea izan du ganbera-musikaren errepertorioan duen zorroztasunagatik eta autoritateagatik. Beethovenen eta Xostakovitxenen interpretazio zehatzak miretsita, Australiako Daily Telegraph-ek "maisuen laukote errusiarra” dela esan du.

Borodin laukotea mundu osoan goraipatua izan da errusiar musikaren interpretazio zintzoagatik, eta mundu osoko kritikariek txalotu dute; Frankfurter Allgemeine Zeitung-ek hau idatzi du: "Gure aurrean, banakako lau interprete ez ezik, birtualtasun handiko hamasei hariko instrumentu bat ere badugu".

Varvara, pianoa:

2006an Leipzigeko Bach nazioarteko lehiaketan saritu zuten, eta 2012an lehen saria irabazi zuen Züricheko Géza Anda lehiaketan.

Varvarari artearen adierazpen guztiak interesatzen zaizkio, eta oso errepertorio zabala du, aldi orotako musika barne hartzen duena.

Orkestra handiekin jardun du: Vienako Irratiaren Orkestra, Mariinsky Antzokiko Orkestra Sinfonikoa, Vienako Ganberako Orkestra, etab.

Gainera, Varvarak errezital ugari eman ohi ditu jaialdi eta kontzertu-aretoetan, hala nola Luzernako Festibala, Züricheko Tonhalle, la Grange de Meslay, Madrilgo Auditoriuma, Moskuko Kontserbatorioa, Salzburgoko Mozarteum eta Dortmundeko Kontzertu-aretoa, besteak beste.

Egitaraua:

  • Beethoven, Ludwig van: String Quartet No. 7 in F Major, Op. 59 nr. 1 "Razumovsky"
  • Pausaldia 
  • Shostakovich, Dmitri: Piano Quintet in G Minor, op. 57

Kontzertu handien XIX Zikloaren abonamendua 

 

 

Laburrean

Non