BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA: "SUA PIZTUZ" (2023/2024 denboraldiaren amaiera kontzertua)

Bilbao 2024(e)ko Apirilak 17
  • BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA: "SUA PIZTUZ" (2023/2024 denboraldiaren amaiera kontzertua)

Bilboko Udal Txistulari Bandak zirku eta musika ikuskizun batekin emango dio amaiera 2023/2024 denboraldiari, apirilaren 17an, Euskalduna Jauregian eskainiko duen zirku eta musika ikuskizun batekin.

Zirkozaurre konpainiak eta Gorka Ganso clown-ak agertokia kolorez eta alaitasunez beteko dute, Garazi Navas soinujolearekin eta Musikeneko (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko) txistu ikasleekin batera: Leire Retegui, Iker Sagalá, Aitor Álvarez eta Amaia Sanz.

“Sua piztuz” itxuraz desberdinak diren baina gauza komun asko dituzten bi mundu elkartzen dituen proposamena: zirkua eta euskal sustraiak. Emaitza konplizitatez betetako eszenaratzea da. Dotorea, magikoa eta harrigarria. Zuzeneko musikaren, malabare sinkronizatuen, aireko oihalen, uztaien, dantzen eta askotariko koreografien errepertorio entretenigarria duen muntaia. Sugarra piztu eta zentzumenak, emozioak eta sentimenduak argitzen dituen ikuskizuna 2023/2024 denboraldiari amaiera bikaina emateko Euskalduna Jauregian.

Kontzertua asteazken honetan izango da, apirilak 17, arratsaldeko 19:00etan eta sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.


Laburrean

Non