Zeid Fest 2024 - Zein Ederra Izango Den Jaialdia

Barakaldo 2024(e)ko Apirilak 13
  • Zeid Fest 2024 - Zein Ederra Izango Den Jaialdia

ZEID FEST jaialdiaren hirugarren edizioa 2024ko apirilaren 13an egingo da, BEC!en.

Apirilaren 13an, BEC!ek goizean goizetik irekiko dizkio ateak ZEIDFEST Gazteari. 11:00etan entzungo ditugu lehen akordeak, Eireren eskutik, eta festa ordu txikitara arte luzatuko da jaialdiak prestatutako programazio oparoaren baitan.

Iazko legez, kontzertuak bi oholtzatan banatuko dira. Oholtza nagusian (AAZTIYEN oholtza) ikusiko ditugu Gatibu, The Tyets, Merina Gris, La Plazuela, Tanxugueiras, Bulego, Zoo eta Delaporte.

ARALARKO DAMA eszenatokian, ostera, Eire, Sara Zozaya, Eleder, Euskoprincess, Mutiko, Tatta, Fillas de Casandra, Show Trabestiak, Lia Kali, Yadam, Janus Lester, Etxepe eta BSRT Kolektiv izango dira gozagai.

Kontzertuez gain, dantzatzeko aukera egongo da egun guztian zehar, Barratik Kalera eta Jonkasssen DJ setekin. Gainera, euskal sortzaileen azoka eta haurrentzako gune berezia izango dira BEC!en.

Bi oholtzetako ordutegiak

AAZTIYEN ESZENATOKIA

  • 12:00-13:15 Gatibu
  • 13:40-14:40 The Tyets
  • 15:00-16:15 IZARO
  • 17:55-18:55 Merina Gris
  • 17:55-18:55 La Plazuela
  • 19:15-20:30 Tanxugueiras
  • 21:00-22:15 Bulego
  • 22:45-00:15 ZOO
  • 00:45-02:00 Delaporte 

ARALARKO DAMA ESZENATOKIA

  • 11:00-11:45 Eire
  • 12:00-13:00 Sara Zozaya
  • 13:20-14:20 Eleder
  • 14:40-15:25 Euskoprincess
  • 15:40-16:25 Mutiko
  • 16:40-17:25 Tatta
  • 17:40-18:40 Fillas de Casandra
  • 18:55-19:55 Show trabestiak
  • 20:10-21:10 Lia Kali
  • 21:25-22:10 Yadam
  • 22:30-23:30 Janus Lester
  • 23:50-00:35 Etxepe
  • 00:55-01:55 BSRT Kolektiv

Gaztea, zuzeneko berriemaile

Gaztea ere bertan izango da, jaialdian gertatzen den guztiaren berri ematen. 11:00etan, Oizeder Mayo eta Oihan Vegak 'Top Gaztea' berezia egingo dute, BEC!etik zuzenean.

Gero, 15:00etan, saio berezia egingo dugu, ZEIDFEST Gaztearen lehenengo solairuan kokatutako setean, zuzenean.

Ainhoa Vitoria, Julen Telleria eta Jon Gotzon Aldaparenak gidatuko dute saioa eta egunean zehar oholtzara igoko diren artistak hartuko dituzte. Irratian entzuteaz gain, streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da, Gaztearen webgunean eta YouTube kanalean.

Gure sare sozialetan ere etenik gabekoa izango da eduki jarioa. Jaialdian gertatzen den guztiaren berri emango dizuegu, Instagram eta Twitter bidez.

Sarrerak

Tiket guztiak agortuta, ZEIDFEST Gazteak aforoa handitzea erabaki du. Gaur goizean ireki da azken sarrerak erosteko epea. Hemen eros ditzakezu.

eitb.eus

Laburrean

Non