Nazario Díaz: "Amanecer alto cielo" (Egonaldi amaierako emanaldia )
"amanecer alto cielo"k hizkuntzaren zorabioa planteatzen du elementu eszenografiko gisa, bere materialtasunak lotzen dituzten hainbat testu-praktiken bidez. Era berean, ikusmenaren hainbat ezaugarri jorratzen ditu, bai eta horiek gorputzak eta horiei buruzko pertzepzioa nola aldatzen dituzten ere, Lisa Nelson koreografo eta bideoartistak proposatutako begiratzeari buruzko praktika batzuetan oinarrituta. Esku dantza bat dugu begira, begi ukituak eta gorputz ezabatuak.
"Lehen objektuez eta neure gorputzaz arduratzen banintzen, ekintza temati baten bidez higatzeko, nire egungo lanak gorputz baten higaduraren eta desagertzearen ideiari heltzen dio berriro – totem hori entitate fisiko, moral eta espiritual gisa ulertuta –, baina oraingoan, gainera, gorputz iheskor bat, testualitatea dena", azaldu du Nazario Díazek.
"amanecer alto cielo" begiradarik gabeko hiru gorputzek hitzak adierazten dituzte triangelu moduko batean, zeinen erpinak elkarrengana hurbildu eta elkarrengandik urruntzen diren, erlazio ekilatero, isoszele edo eskalenak ezarriz haien artean, izendatzen denaren eta jada desegiten hasten denaren arteko distantzia haztagarri eta subjektiboak antolatuz.

Kontzeptua eta koreografia: Nazario Díaz
Baterako sorkuntza eta performancea: Julián Pacomio, Ibon Salvador, Nazario Díaz
Laguntza dramaturgikoa: Carolina Campos
Argiak: Leticia Scrycky
Ekoizpena: Kurzuth Silverstone, Silvia Coppola
Koprodukzioa: Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaNazario Díaz
- Data 2024(e)ko Apirilak 6
- Ordutegia19:00
- Lekua Lekuona Fabrika
Av. Ugarritza, 1,
Errenteria - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Lekuona Fabrika