Zumaiako San Telmo Jaiak 2024
Apirilaren 5etik 14ra bitartean ospatuko dira Zumaiako 2024ko santelmoak. Beste urte batez, bi asteburuz, musikaz, dantzaz eta giro onez beteko da herria. Ohi bezala, larunbatean izango da txupinazioa, baina festetako egitaraua ostiraletik hasiko da.
Bertso saioak, kontzertuak, batukada eta txarangak, haurrentzako ekitaldiak, dantzaldiak, danborradak, kirol probak, herri bazkariak... asko izango dira festetan izango diren ekitaldiak.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2024(e)ko apirilaren 5(e)tik 2024(e)ko apirilaren 14(e)ra
- LekuaZumaia


