"Antuca" (emanaldia + solasaldia)
Antuca, María Barea, Peru, 1992 72’. Proiekzioa eta ondorengo solasaldia.
Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren testuinguruan antolatutako jarduera.
Gazte andetarra eta etxeko langilea den Antucak bere komunitatera itzultzea erabaki du. Hamarkada bat igaro da bere amabitxiaren anaiaren etxean etxeko lanak egiteko Limara indarrez eraman zuten egunetik. Egun hartatik mantendu du itzultzeko ilusioa. Bere komunitate eta nerabe-maitasunarekin berriz elkartzeak on egingo dio, baina modu mingarrian ohartuko da orain bi mundu desberdinetakoak direla.
Etxeko Langileen Nazioarteko egunarekin lotutako solasaldia
Emanaldiaren ondoren, Martxoaren 30 Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna ospatzeko, BIDEZ-BIDE elkarteko Soraya Ronquillo y Katia Reimberg eta MAITELAN kooperatibako Onix Karla Cerca kideek solasaldi bat burutuko dute, kolektibo honetako emakume migratuek Euskal Herrian bizi duten egoeraren inguruan. DIANA CASTRO SÁNCHEZ zinema-ekoizle, zinegile eta kultura-kudeatzailea izango da moderatzailea.
Filmaren zaharberritzea. Filma hau Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek zaharberritu dute, “María Barearen eta Warmi, Cine y video kolektiboaren (Peruko zineman lehen emakume-kolektiboa) filmen kontserbazioa” proiektuarekin lankidetzan.
Filmaren zaharberritzearen taldea: Kauri Ximon Jauregui Arias, Julio Cesar Gonzales Oviedo, Daniel Ángeles Hernandez, Luis Juarez.
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Martxoak 30
- Ordutegia17:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Tabakalera


